Badator Oinherrifest(a), 10. urteurrena ospatzeko jaialdia

10 urteko ibilbidea ospatzeko festa antolatuko dugu irailaren 30ean Garaion Sorgingunean, eta zu ere bertan izatea nahi dugu.

Oinherri jende ameslariak sortu elkartea da, 10 urtetan zehar formaz eta energiaz aldatu duena, jendeak eta jendeari asko eman diona, Euskal Herri hezitzailea amesten jarraitzen duena eta horregatik eta beste 11 arrazoiegatik Euskal Herri luze zabaleko kideekin batera ospatu nahi dugu urteurrena. 

Urte hasieran adierazi bezala, 2022an Oinherrik 10 urte bete ditu eta horretarako, ospakizun jaia antolatu dugu. Azken urteak ez dira errazak izan gutako bakoitzarentzako eta bizipen propioak izan ditugun arren, ezegonkortasun garaiak bizi izan ditugu eta bizitzen ari gara guztiak. Horregatik, elkarrekin egindako ibilbidea ospatzea nahi dugu, gaur gaurkoz ospatzeko eta hau elkarrekin egiteko unea dela deritzogu. 

Hori horrela, eta herri hezitzaileen sareko kide zaretenez, zuek ere bertan egotea nahi dugu. Irailaren 30ean Garaion sorgingunean (Araba) 16:30etatik aurrera . Egitaraua zirrimarratzen ari gara, baina berezia izango dela ez dugu zalantzarik eta are bereziago izan dadin zu ere bertan izatea nahi dugu.

Beraz, gorde data agendan eta zatoz!