Bizkaiko beste udalerri bat ere batu da Herri hezitzaileen sarera

Gaurko egunez Otxandio herri hezitzaileen sarera batu da, aurreko urtetan sareko kide izan da eta gaurkoan berriz irmoki sarera batzeko prestutasuna azaldu du.

Oso pozik gaude Otxandio herri hezitzaileen sareko parte bihurtuko delako hitzarmen honen sinaketarekin. Herrien arteko elkarlan eta bebesean oinarritzen den sare honetan, Otxandioko esperientzia, sareko gainontzeko herriekin elkarbanatzeko aukera izatea oso aberasgarria baita. Eta aldi berean, ziur gaudelako Otxandiok ere sareko beste herriengandik jaso dezakena oso interesgarria izango dela.

Bizitzen ari garen garaiak konplexuak izanagatik ere, Otxandioko Udalak herrri hezitzailearen filosofia herrien txertatzeko gogo eta ilusio handia dauka eta horretan Oinherri bidelagun izango du beharrezkoa den aholkularitza eta formazioa eskainiz. Eta nola ez, herri hezitzaileen sareko parte diren gainontzeko 35 herriekin batera sarean lan egiten ikasiko dugu elkarrekin, kolektiboan lan egiteak dakartzan babes eta sinergia guztiak aprobetxatuz.

2022. urterako lan ildoen artean, eskola kirolaren eraldaketa, herriko antolamenduan haurren parte hartzea lantzea, nerabezaroaren kultura eta nerabeekin parte hartzean sakondu nahi dugu herri hezitzaileen sare honetan. Herri ezberdinetan egiten ari diren ekimenak balioan jarriz eta elkarrengandik ikasiz.

Oinherritik hezkuntza, ardura konpartitu gisa ulertzen dugu. Familia eta eskolaz haratago, herria bera eremu hezitzaile moduan ulertzen dugulako, eta herritarrak eragile hezitzaile kontsideratzen ditugulako. Hezkuntza ez baita haurtzarora mugatzen, gutako bakoitza, jaiotzen garenetik hiltzen garenera arte, hezigarriak eta aldi beraen hezitaileak garela ulertzen baitugu.

Oinherritik, teoria eta pratika uztartuz, herrigintzatik, parte hartzea sustatuz, balio hezitzaileak hedatzeko helburuarekin sinatzen dugu lankidetza hitzarmen hau Otxandioko udalarekin. Herritar zaurgarrienak erdigunean jarriz eta parte hartzearen bitartez, komunitatea saretuz, gobernantza eredu berri irekiago bat eraikitzeko.

Argi dago munduak norabide aldaketa bat behar duela eta hori herritar guztion artean egin beharko dugula; inor atzean uzti gabe. Udalak, hezkuntza formal zein ez formaleko elkarteek, eta herrigintzako eragileek elkarrekin lan eginez.

Espero dugu Oinherri eta Otxandioko Udalaren arteko elkarlan hau urte askotarako lankidetza bat izango dela eta elkarrekin bide eder-eder bat marraztuko dugula.