Eragiletik Herri hezitzailera bidean

Azken ikasturtean zehar zenbait herritan (Durango, Baztan, Larrabetzu, Azpeitia, Segura,...) "eragiletik herri hezitzailerantz" prozesua aurrera eraman dugu

Aipatu bezala, herriz herri "Eragiletik herri hezitzailerantz" bidea egiten asteko prozesu ezberdinak martxan jarri ditugu. Horien helburu nagusia, herria osatzen duten eragileak batu eta elkarrekin herriak zein baliotan hezi nahi duen pentsatzen hastea izanda, ondoren, elkarrekin egiten hasteko egungo eta etorkizuneko erronkei elkarlanean erantzuteko.  

Orokorrean, 3 saio nagusi izan dituzte, herriaren arabera helburua zein metodologia egokitu egin da bakoitzaren beharretara. Lehenengo saioan, elkarrekin amesten zuten herri ametsa eraikitzea izan da helburu nagusia, zein baliotan herriko duen herria amesten dugu? galderari erantzunez. Amesten dugun norabide zein balioak identifikatuta izatean, horren baitan herrian, egunerokoan dauden erronkak identifikatzera egin dugu jauzi. Azkenik, erronka horien bueltan lanean hasteko helburuaz, elkarrekin egin daitezkeen ekintzak identifikatu dira beraien bideorriak sortuz. 

Azken saioan, bideorriez gain, denboran iraunkorra izan dadin, herri bakoitzean egon daitezkeen egitura psoible eta errealak lantzen dira 3 saio hauetan landutakoak elkarrekin jarraipena izan dezan.