Itziar Gonzalezekin formazioa

Joan den apirilaren 24ean Herri Hezitzaileen Sareko hirigintza hezitzailearen inguruan interesa zuten zenbait herri batu ginen Donostian.

Pasa den udaberrian aurkeztu genuen “Herri Antolamendua Herri Hezitzailearen ikuspegitik” liburuxka, Hiritik-At kooperatibako kideekin elkarlanean osatutakoa. Bertan, herri hezitzaile bat hirigintzatik ezaugarritzeko marko bat proposatu genizuen.

Orain, liburuxkan jasotako proposamena praktikara jaisteko Itziar Gonzalez Virosekin formatu eta bideorriak diseinatu nahi ditugu herri hezitzaileen sareko parte zareten udalekin eta, hirigintzako aholkularitza teknikoa eskaitzen duten eragileekin.

Apirilaren 24ko saioan berriz,  liburuxkan jasotako proposamena praktikara jaisteko formatu eta bideorriak sortu genituen. Horretarako, saioa bi atal nagusitan bereizi zen, alde batetik, Itziar Gonzalez Viros arkitekta kataluinarrak, 25 urteetan zehar esparru honetan jasotako ikasketak eta egungo egoeran harreman testuinguruak sendotzeko zein komunitatea egiteko zenbait estrategiaren bueltan jardun zuen. Beste aldetik, Herri Hezitzaileen filosofia hirigintzara eskartzeko bideorriak osatzeko lan mahaiak osatu ziren. Lan mahaien dinamizazioa hirigintzan diarduten eta aholkularitza teknikoa ematen duten Tipi gara, Projekta Urbes, Juntura, Hiritik At eta Itziar Gonzalez bera ibili ziren. Amaieran esparru bakoitzean (parte hartzea, natura, jolasa, topaguneak eta autonomia) eragiteko bide orriak borobilduz.